Meñaka

Bizitegi eta landa-etxe batean Bioeraikuntza: kintxa teknika eta estaldura naturalak.

Esku-hartze honetan, barruko trenkaden egikaritza egin genuen quincha teknikaren bidez, egitura arina eta betegarri naturala uztartuz, eta kanpoko fatxadan karezko estaldura aplikatu genuen, lastoz indartua.

Lan guztiak koordinatu genituen proiektuaren fase guztietan bioeraikuntza irizpideak aplikatzeko helburuarekin. Trenkadak material naturalekin isolatu ziren eta buztin eta lasto nahaskinez estali, espazioei beroa, transpiragarritasuna eta oreka higrotermikoa emanez.

Benetako talde-lana izan zen, azalera handiko bizitegi eta landa-etxe baten egokitzapena arrakastaz burutzeko, ingurunea errespetatuz eta habitataren osasuna lehenetsiz.

Gustuko izango dituzun beste proiektu batzuk

Passivhaus Olabarri, Galdakao

Domo Moana

Xume etxea

Egitura Esperimentala, Berdeago Azoka